Geminga

Geminga (SN 437/PSR B0633+17/PSR J0633+17) Gemini konstelazioan dagoen neutroi izar bat da. Izen hau Giovanni Bignami italiar astronomoak eman zion objektu hau teleskopio optikoekin behatu zuenean. Izena ingelesezko Gemini gamma-ray sourcen kontrakzio bat da, baita Milango lonbardierazko esaera bat ere, "ez dago hor" esan nahi duena. Gure eguzki sistematik 552 argi urteko distantziara dago.


Developed by StudentB